XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Atsegin duzu?- galdetu zidan, buruari eraginez Quinn seinalatzen zuela.

- Ondo dago.

- Baliteke, baina ikaragarri gaiztoa ere izan daiteke.

Ez didazu galdetu non egon nintzen atzo gauean.

Ez al zaizu axola?.

- Ez da nire kontua.

- Gauza bat jakin nuen ba.

- Zer?.

- Izeba Alicerenean egon nintzen.

Burutik ez dabil oso ondo, baina ikaragarri goxoa da.

Aitaren gutun bat jaso duela esan zidan, amarekin kontuz ibiltzeko esanez.

- Horrekin atera da orain? Zer zioen zehazki?.

- Nik ez dut gutuna ikusi.

Izeba Alice urtetan egon da aitarekin haserre eta hautsi egin du gutuna.

Komunista egin dela esaten du eta ziur dago komunistek hil zutela Julia Wolf eta aita ere hilko dutela azkenean.

Sekreturen bati traizioa egin diolako uste du gertatu dela dena.

- Jainko maitea!.

- Ez niri errua leporatu.

Berak esandakoa ari natzaizu kontatzen.

Esan dizut burutik ez dabilela ondo.

- Txorakeria hori zetorrela gutunean esan zizun?.

Buruaz ezetz egin zuen Dorothyk.

- Ez.

Abisua zegoela besterik ez zuen esan.

Gogoan dudanez, amari inola ere ez sinesteko esaten omen zion aitak, ez eta amarekin lotua dagoen inori ere.

Gutako inori esan nahiko du horrek noski.

- Saia zaitez gehiago gogoratzen.

- Gehiagorik ez zen ordea.

Hori da izebak esandako guztia.

- Nondik zetorren gutuna?- galdetu nion.

- Hori ez zekien, abioiez iritsia zela besterik ez.

Interesik ez zuela esan zuen.